2009/01/15

Ska-Reggae TV (3. ataza)


Hona hemen Ikus-Entzunezko Komunikazio eta Publizitateko 31. taldekide batzuk egindako telebista, Gorka Palazioren Irrati eta Telebistako Informazioaren Teoria eta Teknika irakasgaiako 3. ataza. Aukeratutako gaia, ska eta reggae musika izan da. GOZA EZAZU!!


EGILEAK
Ane de la Presa, Eider Domínguez, Oihan Chavarri, Paula Palomares eta Mikel Sáenz de Buruaga


PROGRAMAZIOA
(orduak ikuslearen erosotasunerako biribildu dira, eta gutxi gorabeherakoak dira)

02.15 / 14.15 : SARRERA eta OBRINT PAS talde valentziarraren kontzertua (1:44.38)

04.00 / 16.00 : REGGAE EMANALDIA. Bob Marleyren dossierra eta beste batzuk (3:03.14)

07.00 / 19.00 : SKINHEAD ATTITUDE dokumentalaren lehenengo zatia (0:44.00)

07.45 / 19.45 : SKA ETA REGGAE EUSKAL HERRIAN. Kortatu, Hertzainak, Potato, Zarama, Fermin Muguruza, etab. (2:45.51)

10.30 /22.30 : HISTORIAREN ERREPASOA. Jamaica ska-reaggetik, Britania Handiko 2-tone skara (3:42.16)

ON-DEMAND BIDEOAK
On-Demand moduan jarri ditugun bideoak gure taldeak berak sortutako bideolanak izan dira, eta honako bi hauek dira:

- SARRERA. Ska eta Reggaeren historiari buruzko irudiekin eta Laurel Aitken-en musikarekin egindako bideolana.

- KALE GORRIAN SPOTA. Judimendiko Gazte Asanbladaren eskaeraz, spot bat sortu dugu Akto Reflejo eta Aketza Iruñeako Oi! eta Ska musika taldeen abesti batekin.

Ikas dezagun kontzeptuak parekatuz

JIRAFA
Telebistaren alorrean erabiltzen den hitza beso artikulatu moduko tresna bat izendatzeko, hots, mikrofonoa daraman besoa mikroa bera esatariengandik ahalik eta hurbilen ipintzeko iruditik landa utziz.

SLOW MOTION
Irudi mugimendua moteltxoago erreproduzitzea.

TELEPROMPTERRA
Telebista platoan testuak seinalatzeko sistema digitala. Telebista kameraren ondoan kokatzen da pantaila, esatariak pantailara begiratzen duenean testua irakur dezan, era horretan begirada aurrera zuzenduz eta tinkotuz.

BITAKORA
Iberoamerikan erabiltzen den hitza berriemaileentzako eskuliburuak izendatzeko.

KLAKETA

Telebistan eta zinemagintzan erabiltzen den terminoa arbel txiki bat (zurezko listoi txikerra daukana) izendatzeko. Irudiak eta soinuak sinkronizatzeko erabiltzen da arbelezko tresna hori.

CLOSE UP
Telebistan eta zinemagintzan erabiltzen den hitza esatari edo aktore baten lehen planoa izendatzeko (sorbaldarainokoa) edo lehen-lehen planoa adierazteko.

DOLLY
Karro batean ezarrita doan garabi txikia, telebista estudioetan erabiltzen dena kamerak leku batetik bestera eramateko. Estudio bakoitzean hiru kamera egon ohi dira eta horietariko batek hain zuzen tresa hau darama.

JINGLE

Ingelesezko hitza, irratian erabilia eta publizitate doinu arrakastatsuak izendatzeko erabili ohi dena.

KLIMAX

Narrazio baten une gorena (dela irratsaio batena, dela telesaio batena) izendatzeko erabiltzen den terminoa.

EKOIZPENA
Irratsaio edo telesaio bat egiteko behar diren baliabide finantziero, material eta juridikoez arduratzea.

Nor da pertsonaia ezkutua?

VLADIMIR ZWORYKIN
Errusian sortu zen, Murom hirian hain zuzen, 1899an; eta 1982an hil zen. AEBetan bizitza profesionala egin zuen asmatzaile honek Vladimir zeukan izena. Aditu askok diote bera izan zela telebista elektronikoaren eta bideoaren aita. 1923an, ikonoskopioa asmatu zuen, hau da, irudiak jasotzeko tutua. 1929an kineskopioa ere asmatu zuen. Westinghouse eta Radio Corporation of America (RCA) enpresetan lan egin zuen. II. Mundu Gerran AEBetako gobernurako aholkulari zientifikoa izan zen.


ROBERT EDWARD TURNER III (TED TURNER)
CNN telebista kate ospetsuaren jabea eta gizon aberatsa. 1938. urtean sortu zen eta Robert Edward izena jarri zioten gurasoek. Familia aberats baten hirugarren pertsonaia ospetsua. 2002an, 9.300 milioi dolar galdu zituen AOL Time Warner enpresak kolapsoa eduki zuenean merkatuan. United Nations Foundation-i mila milioi dolar eman zion. Jane Fonda artistarekin egon zen ezkondurik.


JOXE MARI IRIONDO
Kazetari, idazle, telebistalari eta kultur eragile gipuzkoarra. Urrestillan jaioa, 1938an. Merkataritza ikasketak egin ostean, Loiolako Herri Irratian hasi zen esatari lanetan 1962tik 1982ra bitartean. Ez dok amairu taldearen sortzaileetarikoa eta ETBko erredaktore-burua 1983tik 1985ra. Euskaltzain urgazlea eta ETBko zuzendari eta programazio-buru ohia izan zen. Liburu batzuen idazlea: Noiz amatxo? eta Euskal dantzak, kasurako.


RAMON LABAIEN SANSINENEA
Euskal Telebistaren proiektua pertsonaia honek burutu zuen. Tolosan jaio zen 1928an eta aita idazle ospetsua izan zen Tolosako alkatea eta EAJkidea izateaz gain. Bere ekimenez ETBz gain, HABE, Euskadi Irratia eta Euskadiko Orkestra sinfonikoa ere sortu ziren.

2008/12/12

Finantza krisia eta EHko aurrekontuak

Hona hemen Mikel Sáenz de Buruaga eta Oihan Chavarri ikasleek burututako bideolana, Elkartzen plataformak egindako aldarrikapenen ingurukoa.

2008/10/29

TOP 7

Hona hemen irrati eta telebistaren teoria eta teknika ikasgaiarentzat baliagarri izango zaizkizuen zazpi webgune:

7- Google News (www.news.google.com)

Google News-ek ez du berezko edukirik, baina hala ere oso baliagarria izango zaizu albiste baten bila bazabiltza. Bilatzaile honek albiste webguneak etengabe indexatzen ditu eta segundu frakzio batean aurkituko dizkizu albiste berrienak. Komunikabide desberdinek albiste baten inguruan jaso dituzten desberdintasunak aurkitzeko oso baliagarria izan daiteke.

6- GoEar (www.goear.com)

Audio fitxategi bat sarean eskegi nahi izatekotan, GoEar bide erraz eta azkarra da. Erregistratu ondoren, posiblea da edozein .mp3 igotzea. Erabiltzaileek igotako milaka abesti, podcast eta bestelako audio fitxategiak eskuragarri ditugu bilatzaileari esker, beraz abesti jakin bat aurkitzeko era erraza izan daiteke. Nahiz eta fitxategiak zuzenean jaisten ez duen uzten, Goear Downloader edo horrelako aplikazio baten bidez posible da fitxategiak gure ordenagailura jaistea.

5- EITB24 (www.eitb24.com)

Albisteak jasotzeko hainbat helbide dugu sarean, baina euskarazkoen artean dudarik gabe Euskal Irrati Telebistaren albiste ataria dugu osatuena eta baliagarriena. Edukiak euskaraz gain gaztelaniaz eta frantsesez eskuratu ahal ditugu ere bai.

4- Slashdot (www.slashdot.org)

Teknologia berriei inguruko albisteen bila bagoaz, Slashdot bisitatzea halabeharrezkoa da. Editoreek ebaluatutako berriez gain, irakurleek bidalitako berriak zuzentzen dizkigu. Berri hauek bozketa sistema erraz baten bidez kokatzen dira lehenengo orrialdean, eta honi esker erabiltzaileen iritzia da berrien lehentasuna ezartzen duena. Oso gomendagarria... ingelesez konpontzen bazara, jakina.

3- Internet Archive (www.archive.org)

Milaka webgune artxibatzen ditu orrialde honek, eta webguneen fitxategia osatzen du urtez urte, beraz iraganeko edukiak eskuragarri ditugu ere. Testuak, audio fitxategiak, irudiak, musika... edozer aurkitu daiteke interneteko entziklopedia moduko erraldoi honetan.

2- Zamzar (www.zamzar.com)

Bideo edo audio fitxategi bati formatoa aldatzeko beharrean bazaude, edota saretik fitxategi bat jaitsi eta formato egoki batean gorde nahi baduzu, Zamzar webgunera jotzea konponbide ona da. Honi esker, ez dago file converter bat jaisteko beharrik halakoak egiteko.

1- You Tube (www.youtube.com)

Ikusentzuneko edukiei dagokienez, ez dago You Tube-ren pareko webgunerik. Edozein bideo epe laburrean eskuragai izan nahi baduzu, You Tube-ra jotzea da apustu seguruena. 80 milioi bideo inguru ditu, edozeinek igo ditzake bere edukiak, eta erreprodukzio zerrendak egiteko aukera eskaintzen du.

Wikipedia sarrera




Hala Bedi Irratia
Gasteizko irrati libre bat da, 1983. urtean jaiotakoa eta autogestio asanblearioaren printzipioari jarraiki jarduten duena.

Irratiaren seinalea Araba osoan jasotzen da, eta programazioa elebiduna da, nahiz eta eduki gehienak euskaraz emititzen diren.

Hala Bedi herritarren ekimenari esker jaio zen, garaiko komunikabideetan ikuspegi euskaltzale eta ezkertiarra bermatzeko saiakera gisa. Jarrera politiko horrengatik hainbat zentsura eta itxiera pairatu behar izan ditu, batez ere lehen urteotan.

Gaur egun 36 saio desberdin lantzen dituzte irratiko kideek, eta beste dozena bat emititzen dute Arrosa Irrati Sareareari esker. 2008an 25. urteurrena ospatu zuen, Gasteizko Gaztetxearen 20. urteurrenarekin batera, Txorionak izeneko ekimenean.

Hona hemen bloga

Tira, pare bat arazo konpondu ostean, hona hemen nire bloga. Lehen sarrera honetan ez dut 1. atazaren atalik aurkeztuko, frogatxo bat besterik ez da.

Mogulus TBaren gaiari buru bueltaka nahikotxo ibili ondoren, azkenean publizitatera jotzera erabaki dut, beraz You Tubetik ateratako iragarkiak izango dira telebista katea osatuko dutenak.

Wikipedia sarrera Hala Bedi Irratiari buruzkoa izango da, dudarik gabe Gasteizen tokian tokiko hedabideen artean interesgarriena, independenteena eta euskararen aldeko apustu tinkoena egiten duena baita.

Agur!