2008/10/29

TOP 7

Hona hemen irrati eta telebistaren teoria eta teknika ikasgaiarentzat baliagarri izango zaizkizuen zazpi webgune:

7- Google News (www.news.google.com)

Google News-ek ez du berezko edukirik, baina hala ere oso baliagarria izango zaizu albiste baten bila bazabiltza. Bilatzaile honek albiste webguneak etengabe indexatzen ditu eta segundu frakzio batean aurkituko dizkizu albiste berrienak. Komunikabide desberdinek albiste baten inguruan jaso dituzten desberdintasunak aurkitzeko oso baliagarria izan daiteke.

6- GoEar (www.goear.com)

Audio fitxategi bat sarean eskegi nahi izatekotan, GoEar bide erraz eta azkarra da. Erregistratu ondoren, posiblea da edozein .mp3 igotzea. Erabiltzaileek igotako milaka abesti, podcast eta bestelako audio fitxategiak eskuragarri ditugu bilatzaileari esker, beraz abesti jakin bat aurkitzeko era erraza izan daiteke. Nahiz eta fitxategiak zuzenean jaisten ez duen uzten, Goear Downloader edo horrelako aplikazio baten bidez posible da fitxategiak gure ordenagailura jaistea.

5- EITB24 (www.eitb24.com)

Albisteak jasotzeko hainbat helbide dugu sarean, baina euskarazkoen artean dudarik gabe Euskal Irrati Telebistaren albiste ataria dugu osatuena eta baliagarriena. Edukiak euskaraz gain gaztelaniaz eta frantsesez eskuratu ahal ditugu ere bai.

4- Slashdot (www.slashdot.org)

Teknologia berriei inguruko albisteen bila bagoaz, Slashdot bisitatzea halabeharrezkoa da. Editoreek ebaluatutako berriez gain, irakurleek bidalitako berriak zuzentzen dizkigu. Berri hauek bozketa sistema erraz baten bidez kokatzen dira lehenengo orrialdean, eta honi esker erabiltzaileen iritzia da berrien lehentasuna ezartzen duena. Oso gomendagarria... ingelesez konpontzen bazara, jakina.

3- Internet Archive (www.archive.org)

Milaka webgune artxibatzen ditu orrialde honek, eta webguneen fitxategia osatzen du urtez urte, beraz iraganeko edukiak eskuragarri ditugu ere. Testuak, audio fitxategiak, irudiak, musika... edozer aurkitu daiteke interneteko entziklopedia moduko erraldoi honetan.

2- Zamzar (www.zamzar.com)

Bideo edo audio fitxategi bati formatoa aldatzeko beharrean bazaude, edota saretik fitxategi bat jaitsi eta formato egoki batean gorde nahi baduzu, Zamzar webgunera jotzea konponbide ona da. Honi esker, ez dago file converter bat jaisteko beharrik halakoak egiteko.

1- You Tube (www.youtube.com)

Ikusentzuneko edukiei dagokienez, ez dago You Tube-ren pareko webgunerik. Edozein bideo epe laburrean eskuragai izan nahi baduzu, You Tube-ra jotzea da apustu seguruena. 80 milioi bideo inguru ditu, edozeinek igo ditzake bere edukiak, eta erreprodukzio zerrendak egiteko aukera eskaintzen du.

Wikipedia sarrera




Hala Bedi Irratia
Gasteizko irrati libre bat da, 1983. urtean jaiotakoa eta autogestio asanblearioaren printzipioari jarraiki jarduten duena.

Irratiaren seinalea Araba osoan jasotzen da, eta programazioa elebiduna da, nahiz eta eduki gehienak euskaraz emititzen diren.

Hala Bedi herritarren ekimenari esker jaio zen, garaiko komunikabideetan ikuspegi euskaltzale eta ezkertiarra bermatzeko saiakera gisa. Jarrera politiko horrengatik hainbat zentsura eta itxiera pairatu behar izan ditu, batez ere lehen urteotan.

Gaur egun 36 saio desberdin lantzen dituzte irratiko kideek, eta beste dozena bat emititzen dute Arrosa Irrati Sareareari esker. 2008an 25. urteurrena ospatu zuen, Gasteizko Gaztetxearen 20. urteurrenarekin batera, Txorionak izeneko ekimenean.

Hona hemen bloga

Tira, pare bat arazo konpondu ostean, hona hemen nire bloga. Lehen sarrera honetan ez dut 1. atazaren atalik aurkeztuko, frogatxo bat besterik ez da.

Mogulus TBaren gaiari buru bueltaka nahikotxo ibili ondoren, azkenean publizitatera jotzera erabaki dut, beraz You Tubetik ateratako iragarkiak izango dira telebista katea osatuko dutenak.

Wikipedia sarrera Hala Bedi Irratiari buruzkoa izango da, dudarik gabe Gasteizen tokian tokiko hedabideen artean interesgarriena, independenteena eta euskararen aldeko apustu tinkoena egiten duena baita.

Agur!